Paper-zorroa

Lehengo egunean jarduera bat egin genuen eta gure talde barruan “eztabaida” txiki bat agertu zen. Nik defendatzen nuen irakasle eta ikasle baten arteko kontaktua klasean gelditu behar zela edo eremu profesionalean bakarrik. Hau da, muga batzuk jartzea bakoitzaren rolak ondo definitzeko.

Beste aldetik ,beste pertsona batek pentsatzen zuen klasea bukatu eta gero posible zela irakaslearekin taberna batera joatea eta gai batzuei buruz  hitz egitea maila berdinean egonik.
Horri buruz pentsatzen egon naiz eta erantzun batera ailegatu naiz. Batzuetan, ez beti, irakasle batekin harreman estua izanik posiblea da holako gauza bat egitea. Egoera ere aztertu behar da, ez dut uste lehenengo hezkuntzako haur batekin geldituko zarenik politikari buruz hitz egiteko edo krisi ekonomikoaren arazoari konponketa emateko.

Esan beharra dago ere hau egiten baduzula esaten duzunarekin kontu handia izan behar duzula, izan ere esaten duzuna zure kontran jarri daiteke.

 
2012/03/10



Lehen hezkuntzako bigarren mailako klasean egon eta gero, 7 urteko haurrekin, konturatu naiz ezinezkoa dela  klaseak eta gero inolako gai sakonei buruz hitz egitea beraiekin, beraz nire azkeneko sarreran eman nuen iritzia indartzen dut.
Matematikako klase honetan konturatu naiz ikasle bakoitzak erritmo desberdinak eramaten dituela  eta oso zaila dela guztien erritmoa parekatzea.  Horretarako, irakasleak, ikasle azkarrak erabiltzen zituen beste ikasle ez hain azkarrak laguntzeko eta honekin batera elkar-lana bultzatzen zuen. Metodo hori gustatu zait, erritmoa parekatzen saiatu elkar-lana bultzatuz.

Matematikako klasea alde batera utziz, istorio bat kontatzea gustatuko litzaidake:


Biolin jotzailea

Argazkiko gizona, urtarrileko goiz hotz batean Washington DC metroko geltoki batean biolina jotzen jarri zen. 45 minututan Bach-en 6 pieza jo zituen. Denbora horretan, 1100 pertsona pasa ziren geltokitik, gehienak laneko bidea jarraituz.
Jo zituen 45 minutu horietan, 6 pertsona bakarrik gelditu eta entzuten jarri ziren. 20 pertsona inguruk dirua eman zioten, 32 dolar, baina gelditu gabe bere lanera jarraitu zuten.

 Jotzeari utzi zuenean inork txalotu zion, ezta inongo onartzerik ere...isiltasuna...

Inor ez zekien, baina gizon hori Joshua Bell biolinista zen, munduko musikalari talentutsuenetariko bat. Bera bakarrik, idatzi den pieza konplexuenetariko bat jo zuen,  3,5 milioi dolar balio duen biolin batekin.

Metroan jo baino bi egun lehenago, Joshua Bell antzerki baten eserleku guztiak agortu zituen,  bataz besteko 100 dolareko sarrerak  salduz.

Istorio hau erreala da, The Washington Post-ek eginiko esperimentu sozial bat zen  jendearen pertzepzioa, gustua eta jendearen lehentasunak jakiteko.

Beraz leku arrunt eta ordu ezegoki batean, edertasuna hautematen dugu? Gelditzen gara edertasun hortaz gozatzeko? Talentuaz ohartzen gara ustekabeko leku batean?

Adibide hau ikusita ezetz esango nuke. Beraz patxadaz bizitzen saiatu behar gara, egunerokotasuna alde batera utzi momentu batez eta inguratzen gaituenaz gozatuz.


2012/03/30




Lehen esan dudan bezala, egunerokotasuna alde batera utzi nahian, eta egon ginen matematikako klaseak gurasoen parte-hartzea bultzatu zuenez, albiste interesgarri bat aurkitu dut egunkari batean non bi kontzeptu hauek erlazionatzen diren.



Amara-berri ikastolako ikasleen gurasoek, klaseen arteko anoetako korss lehiaketa batera eraman behar zituzten euren haurrak parte hartu zezaten. Anoetatik korri egin behar zuten gurasoen eta ikasleen arreta jasoz. Lehiaketan, garrantzitsuena ez zen zeinek irabazten zuen, baizik eta suposatzen zuen parte-hartzeko aitzakia paregabea zela.


Beraz jarduera honen helburua era erakargarri batean gurasoak bere haurren hezkuntzan inplikaturik sentitzea izango da .  Horrela, haurrak beraien gurasoen inplikazioa sumatzen dute eta hau ikastolan ikasleen motibazioan hautematen da.

Hemendik beste ikastolak horrelako ekitaldiak bultzatzea animatzen ditut! Animo!


2012/04/23




Lehen egunean motibazioa aipatu nuen eta horri buruz zerbait hausnartzea gustatuko litzaidake. Astero, 13 urteko haur bati klase partikularrak ematen dizkiot eta konturatu naiz beti irakasleei buruz gaizki hitz egiten duela: “honek ez daki klasea ematen, beste honekin klaseak oso aspergarriak dira, etxeko-lan asko bidaltzen dizkidate...”

Guzti honek motibazio falta duela nabari erakusten du baina, nor da honen errudun?

Irakasle askok honelako pentsamendua zuten ni ikaslea nintzenean:

Motibaziorik gabe
 “Orain dela urte batzuetako ikasleen jarrera, eta oraingo ikasleen jarrera guztiz desberdinak dira. Egoera soziala ere desberdina da.  Irakasleak irakaskuntzan hasi zirenean, ikasleak, ikastea zuten aukera bakarra eta oso motibatuta zeuden. Denbora pasa ahala, gure gizartean, orokorrean, pertsonek beste pentsamendu bat garatzen joan dira, gauzak ahalik eta lehen nahi dituztela pentsatzera arte. Ikasleek, orokorrean, soilik gainditu nahi dute eta berdin zaie etorkizun batean zer gertatuko zaien.”

Urtero, horrelako iritziak entzuten nituen irakasleengan.
Alde batetik, irakasleek arrazoia dutela esango nuke. Baina beste aldetik, pentsatzen dut atzeratuta gelditu direla. Ez direla gaur egungo gizarteari moldatu eta birziklapen prozesu bat beharko dutela. Izan ere beraientzat motibantea zena oraingo haurrentzat ez da.
Beraz, irakasle on bat izateko beharrezkoa da ere autokritikoa izatea eta urtetik urtera birziklapen prozesu bat egitea non gizartearen aldaketak eta haurren aldaketak kontutan hartzen diren.


2012/05/09

Azken sarrerari jarraitasuna emanez, gustatuko litzaidake urte honetan ikasitako bi kontzeptu aipatzea, izan ere nire etorkizunean oso kontutan edukiko baititut: motibazioa eta ikasleen auto-kontzeptua.
Konturatu naiz, lan modularraren laguntzaz, ikasleen motibazioak izugarrizko garrantzia duela, bai ikaskuntzan eta baita emaitzetan arrakasta lortzeko.  Hau horrela gerta dadin, ikasgaiak eguneroko bizitzako gaiekin lotzea komeni da. Haurrek praktikotasuna aurkitzen dute ikasten dituzten ariketen bidez eta zerbaitetarako balio dutela antzematen dute. Motibazioa urte osoan zehar mantentzen bada, dena askoz errazago izaten da. Era berean, haurren auto-kontzeptua orekan mantentzeak, hau da, auto-estima altua mantentzeak,  izugarrizko onurak izango ditu klasean arreta jartzeko garaian eta, honen ondorioz, azterketa baten aurrean segurtasuna izateko.

Beste aldetik, psikologiako azkeneko klasean bulling kasu baten pelikula bat ikusi dugu eta konturatu naiz, bulling kasu bat antzematea ez dela batere erreza. Indizioak aurkitzea oso zaila da, eta aurkitzen badituzu ere, ematen dituzun hurrengo pausoak kontu handiz egin beharko dituzu. Izan ere, pauso horien ondorioz, arazoa handiagotu egin dezakezu. Jokinen kasua, oraindik,  nire buruan oso gogor sartuta daukat eta horregatik, gai honi buruz aztertzea eta sakontzea gustatuko litzaidake etorkizun gertu batean. Beraz, oporretarako etxeko-lan bezala utziko dut.
Bukatzeko, esan beharra daukat, blog hau tresna oso ona iruditu zaidala nire pentsamenduak besteekin banatzeko eta hurrengo urteetan erabiltzeko asmoa daukat.
Sarrera honekin, eta azterketak hasi baino lehen, blog-a bukatutzat emango dut. (Etorkizunean jarraitasun bat emateko asmoz).

8 comentarios:

  1. Ados nago zure hausnarketarekin. Argi dago, Lh-ko haur batek irakaslea "idealizatuagoa" daukala, baina geroz eta helduago izan orduan eta parekatuagoak gaudela konturatzen joaten gara, eta gero kanpoan kontaktua edukitzeko aukera hor dago. Hala ere, hainbat kasu gelan aztertu genituenean ere esan zen irakasle bat beti izan behar dela neutroa, eta ez duela ikaslea bere ideia eta sinismenekin influentziatu behar; eta berarekin erlazio estua baldin badaukazu klasetik kanpo hau zaila izango litzateke... Nik egia esan ez dakit zer pentsatu, alde nahiz kontrako argudioak etortzen zaizkit burura gai honetan. Hau pertsonaren arabera izango da.

    ResponderEliminar
  2. Ni oraindik ez naiz joan matematikako klase bat ikustera, astelehenean noa. Zuk kontatutakoa egia bada, gustura ikusiko dut nola erabiltzen dituzten ikasle argiak gainontzeko ikasleei laguntzeko. Gainera oso modu interesgarria iruditzen zait elkar-lana bultzatzeko. Bestalde, biolinistaren istorioa asko gustatu zait. Eguneroko bizitzan alde batera utzi ezin ditugun betebehar ugari dauzkagu eta askotan inguratzen gaituzten gauza txiki eta ederrei ez diegu erreparatzen. Eguneroko erritmoa oso markatua dugu, ordutegiak gora eta ordutegiak behera ibiltzen gara gehienak eta ez bada libre daukagun ordun konkretu batean ez diegu gure ordutegian azaltzen ez den edozerri begiratzen. Pena da baina alakoxea da errealitatea.

    Interesgarrian paper-zorroaren sarrera hau, baina zer ikusirik ba al du matematikako klaseak biolinistaren istorioarekin?

    ResponderEliminar
  3. Matematikako klaseak alde batera utzi nahi nituelako eta asko gustatu zaidan istorio hau zuekin konpartitzea onuragarri iruditu zaidalako. Agian etorkizunean beste gai batekin lotura aurkitu dezaket. Pozten nau istorioa gustukoa izatea.

    ResponderEliminar
  4. Asko gustatu zait biolinjolearen istorioa, Aitor. Argi geratzen da bakarrik besteek esaten digutena sinisten dugula, kasu hontan, kontzertua ona izango zelako joan zen jendea hura ikustera, baina gero kaletik berdina entzuteko aukera dagoenean inori ez zaio inporta, inon ez baitu jartzen kontzertu garrantzitsua eta klase handikoa dela... Nahiko tristea iruditzen zait, eta bai, zurekin bat nator, bizitzan begibistako garrantziarik ez duten gauzetan gehiago fijatuko bagina hainbat altxor aurkituko genituzke.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Aitor, lotura topatu al diozu istorioari beste zerbaitekin? Ez utzi hemen idazteaz!

    ResponderEliminar
  6. Ba ekintza paregabea da, haurrak gurasoekin zerbit egiten duten momentu guztiak onak dira. Gustatuko litzaidake horrelako ekintzag egunero ikustea.

    ResponderEliminar
  7. Ados nago bukaeran diozunarekin Aitor! irakasle askok berritzaileago izan beharko lukete, ikasleak motibatzeko ahaleginen bat egin!

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Aitor! Biolinistaren istorioa oso interesgarria iruditu zait, kalean norbait zerbait jotzen edota antzezten ikusten badugu ez baitiogu ia kasurik egiten eta, bestalde, kartel batean kontzertu bat eman behar dutela edota antzerki bat egingo dutela ikusten badugu, ilaran jartzen lehenengoak izaten gara. Kalitatea duen jendea kalean ere badagoela ohartu behar gara, eta hainbat posibilitate edo aukera ez izateak ez duela zertan esan nahi talenturik ez dutela. Ondo segi!

    ResponderEliminar