Pertsona objetibo bat izateko beharrezkoa da pertsona hori neutrala izatea, baina zer esan nahi du neutrala izateak?
Neutrala izatea, karga fisiko eta emozional guztiez askatzea da, eta beraien eragina ez izatea, honek esan nahi du sexua, estatus maila, “arraza”, sinismenak, eta horrelako baldintzapenez askatu behar dela pertsona. Gauza bat objetiboki aztertzeko pertsona hori puntu batean jarri beharko da non baldintzapen hauek inongo eragina edo eragin gutxi izango duten.
Jakina da hau ezinezkoa dela, baina geroz eta ikuspuntu gehiago izanik, eta geroz eta ezagutza gehiago izanik, ez bakarrik egiten denarekin erlazionatuta, baizik eta bere inguruneaz eta inguratutako historiaz, objetiboagoak izango gara.
Aitor Rivas
lunes, 20 de febrero de 2012
domingo, 12 de febrero de 2012
Hezkuntza, kultura eta gizarteratze definiziaok sakonduz
Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea egunerokotasunean aurkitzen diren baina kontziente ez garen elementuak dira. Nire hitzekin definitzen saiatuko naiz:
Hezkuntza: jaiotzen garenetik hil arte ematen den prozesu bukaezina. Hezkuntza edozein lekuan eta momentuan ematen da: eskolan, komunikabideetan, familian, lagunekin, liburu batean... Jasotzen dugun hezkuntza gure izateko era baldintzatzen du eta gure heltze prozesuaren parte da.
Kultura: gizarte mota bakoitza definitzen duena, gizartea mugatu eta baldintzatzen duena. Kulturaren barruan ohiturak, hizkuntza, folklorea, ... sartuko nituzke.
Gizarteratzea: jaiotzen garenetik bizitza osoan zehar, hil arte, ematen den prozesua. Prozesu honekin; talde bateko partaide izatea, beste gizakiekin interakzio bat ematea eta sozietatearen zati izatea lortuko genuke adibidez.
Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea eskutik helduta doaz gure bizitza osoan zehar eta ezingo genuke bati buruz hitz egitea besteak aipatu gabe.
Bukatzeko haurrek hezkuntzari buruz pentsatzen duten bideo bat jarriko dizuet:
lunes, 6 de febrero de 2012
Didaktikako ikasgaian murgilduz
Didaktikako lehengo klaseak eman eta gero nire blog-aren lehenengo sarrerari ekingo diot. Egun hauetan hezkuntzaren alderdi desberdinak aztertzen egon gara: poster bat eginez, irakurgai bat irakurriz eta taldeko hainbat ariketa eginez.

Honekin bukatu eta gero Loreak, didaktikako ikasgaiaren irakasleak, galdera bati buruz hausnartu dezagun eskatu digu: ea nola gustatuko litzaigukeen ikasleei irakastea, irakasle izatera iristen garenean: hezkuntza formalean, ez-formalean edota informalean.
Galderari erantzuna emanez, nire ustez alderdi ez-formalean erosoago egongo nintzateke, akademia moduko leku batean. Azterketak jarri beharrean, ikasleak dituzten dudak argitzen saiatuko nintzateke eta ikasleen ikasteko arazoetan jarriko nuke arreta, nire laguntza guztia eskainiz. Baina orokorrean, ez dut gustuko etorkizuna planifikatzea, izan ere, egunero gauza berriak ikasten ditugu eta denborarekin gure pentsatzeko era aldatzen joaten da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)