Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea egunerokotasunean aurkitzen diren baina kontziente ez garen elementuak dira. Nire hitzekin definitzen saiatuko naiz:
Hezkuntza: jaiotzen garenetik hil arte ematen den prozesu bukaezina. Hezkuntza edozein lekuan eta momentuan ematen da: eskolan, komunikabideetan, familian, lagunekin, liburu batean... Jasotzen dugun hezkuntza gure izateko era baldintzatzen du eta gure heltze prozesuaren parte da.
Kultura: gizarte mota bakoitza definitzen duena, gizartea mugatu eta baldintzatzen duena. Kulturaren barruan ohiturak, hizkuntza, folklorea, ... sartuko nituzke.
Gizarteratzea: jaiotzen garenetik bizitza osoan zehar, hil arte, ematen den prozesua. Prozesu honekin; talde bateko partaide izatea, beste gizakiekin interakzio bat ematea eta sozietatearen zati izatea lortuko genuke adibidez.
Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea eskutik helduta doaz gure bizitza osoan zehar eta ezingo genuke bati buruz hitz egitea besteak aipatu gabe.
Bukatzeko haurrek hezkuntzari buruz pentsatzen duten bideo bat jarriko dizuet:
No hay comentarios:
Publicar un comentario