lunes, 20 de febrero de 2012

Neutrala eta Objetiboa

Pertsona objetibo bat izateko beharrezkoa da pertsona hori neutrala izatea, baina zer esan nahi du neutrala izateak?

Neutrala izatea, karga fisiko eta emozional guztiez askatzea da, eta beraien eragina ez izatea, honek esan nahi du sexua, estatus maila, “arraza”, sinismenak, eta horrelako baldintzapenez askatu behar dela pertsona. Gauza bat objetiboki aztertzeko pertsona hori puntu batean jarri beharko da non baldintzapen hauek inongo eragina edo eragin gutxi izango duten.

Jakina da hau ezinezkoa dela, baina geroz eta ikuspuntu gehiago izanik, eta geroz eta ezagutza gehiago izanik, ez bakarrik egiten denarekin erlazionatuta, baizik eta bere inguruneaz eta inguratutako historiaz, objetiboagoak izango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario